3D inprimagailuetako ikastaroa emango dute martxoan
GERNIKA-LUMO // Lanbide Ekimenak Zentroak hiru dimentsioetako inprimagailuetako ikastaroa antolatu du martxoaren 6tik 16ra bitartean. Jakinarazi duenez, hamabost ikaslerentzako lekua egongo da, eta interesa duenak izena emateko aukera du dagoeneko, 94-...
GERNIKA-LUMO // Lanbide Ekimenak Zentroak hiru dimentsioetako inprimagailuetako ikastaroa antolatu du martxoaren 6tik 16ra bitartean. Jakinarazi duenez, hamabost ikaslerentzako lekua egongo da, eta interesa duenak izena emateko aukera du dagoeneko, 94-625 57 58 telefonora deituta edota Lanbide Ekimenak Zentroko bulegoetara joanda. Ikastaroa 30 urtetik beherakoei eta lizentziatura edo Lanbide Heziketako goi mailako titulua dutenei zuzenduta dago.