Bermeoko
Arrain Azokaren 23. aldia izango da aurtengoa. Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak nabarmendutakoaren arabera, “Arrain Azoka gure produktu eta kulturaren erakusleiho aparta da. Horregatik, udalak bere aldeko apustua berresten du”.
Arrain Azokako postuetako bat, iaz
Era berean, aurten ere, hirugarren urtez jarraian,
Arrain Azoka iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratuko dutela azaldu dute Arrain Azoka Elkartetik. Lehiaketan parte hartu gura duten horiek,
martxoaren 12a izango dute lanak aurkezteko azken eguna, eta Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira.
Kartelaren gaiak, Arrain Azokagaz zerikusia izan beharko du, eta derrigorrez, honako testua eduki beharko du:
XXIII. Arrain Azoka. Maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Bermeo. Hori bai,
egileak askatasuna izango du bere lanean lelo bat txertatzeko.
Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko kideek osatuko dute eta martxoaren 13an batuko dira lan irabazlea aukeratzeko.
Irabazlearen izena, hala ere,
martxoaren 14an argitaratuko dutela azaldu dute Bermeoko udalaren webgunean, bai eta udalaren sare sozialetan ere. Irabazleak maiatzaren 19an jasoko du
600 euroko saria, Hegaluze saria banatzeko Nestor Basterretxea aretoan egiten den ekitaldian. Iaz, Alaia Rodriguez Elorriaga gernikarrak aurkeztutako diseinuak jarri zion irudia Arrain azokari.
Alaia Rodriguez, iazko kartelaren egilea, saria hartzen
Kartel lehiaketagaz Arrain Azoka “parte hartzaileago” bat lortu gura dutela esan du Ormaetxeak, hau da, “herritarrak Arrain Azokan parte hartzeko aukerak edukitzea eta azokaren parte sentitzea”.