Musika Eskola eta Gizarte eta Kultura Etxearen ondoan jarri dute, hain zuzen ere. Inguru horretatik jende asko mugitzen dela azaldu dute udaletik, hortaz, eguraldi txarra dagoen egun horietarako aterpe bat egotea “egoki” ikusten zuten.
Udalak Irakaskintzan jarri duen aterpe berria. Argazkia: Bermeoko Udala
Horrez gain, aterpeak,
kultur etxeko hainbat ekimen kalera ateratzea ahalbidetuko duela azaldu dute udaletik.
“Ahalik eta inpaktu gutxien eragiteko diseinua aukeratu da, hau da, Alde Zaharreko irudia hobetzen lagunduko duen aterpea jartzen saiatu gara”, esan du hirigintza zinegotzi Irune Ormaetxeak.
Aterpea jartzeko
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailaren
diru laguntza eduki du Bermeoko Udalak.