Euskadiko Goma Gaineko 8X8 Sokatira Txapelketaren 640 eta 405 kiloetako lehen saioak zapatuan jokatu zituzten Mungiako Udal Frontoian.
Gizonezkoen 640 kilotan Sokarri taldea nagusitu zen, eta emakumezkoen 405 kilotan, berriz, Gaztedi taldea izan zen onena.
Muruetarrak bi taldetan ari dira txapelketa lehiatzen, eta Murueta B hamargarren sailkatu zen.
Hurrengo saioa, Idiazabalen
Aipatu bi kategorietan zapatu honetan (hilak 28) dute bigarren jardunaldia. Idiazabalgo pilotalekuan jokatuko dute, 17:00etan hasita. Ondoren, otsailaren 4an Erandion lehiatuko dituzte finalak.
640 kiloko lehen saioko sailkapena:
- Sokarri (Bizkaia) 12 puntu
- Gaztedi (Bizkaia) 11 puntu
- Murueta A (Bizkaia) 10 puntu
- Ibarra (Gipuzkoa) 9 puntu
- Beti-Gazte (Nafarroa) 8 puntu
- Zuraide (Lapurdi) 7 puntu
- Abadiño (Bizkaia) 6 puntu
- Ñapurrak (Lapurdi) 5 puntu
- Gabadi (Lapurdi) 4 puntu
- Murueta B (Bizkaia) 3 puntu
- Mutriku (Bizkaia) 2 puntu
- 6 Conceyos (Asturias) puntu 1
405 kiloko lehen saioko sailkapena:
- Gaztedi (Bizkaia) 3 puntu
- Ibarra (Gipuzkoa) 2 puntu
- Txantrea (Nafarroa) puntu 1