Bermeoko Gaztelekuak Gazte Jaia hartu zuen bariku arratsaldean. 12 eta 16 urte bitarteko gazteak zeuden deituta, eta lagun ugari bertaratu ziren.
Gazteak barikuko Gazte Jaian. Argazkia: Bermeoko Udala
Hiru ordutan, lehiaketetan parte hartu zuten, zozketak egin zituzten eta zerbait jan eta edateko aukera ere eduki zuten gazteek. Era berean, udalak, gazteen iritziak eta beharrizanak jaso ahal izan zituen. Hilean behin, Gaztelekuan, Disko Festa egotea proposatu dute gazte askok.
Herriko zenbait gazte, Gaztelekuan.Argazkia: Bermeoko Udala
Bestalde, wifi-a eskatu zuten asko eta askok, eta espazio gehiago egotearen alde ere agertu ziren.