Hurtado de Mendoza kalean dagoen orubearen eta lokalaren etorkizuna zehazteko Bekoportala izeneko parte-hartze prozesuaren baitan, tailer dinamiko bat antolatu dute zapaturako.
Gizarte eta Kultura Etxean izango da, 11:00etan.
Bekoportale proiektua aurkezteko ekitaldia. Argazkia: Bermeoko Udala
Zapatuko tailer horretan h
erritarren proposamenak jasoko dituzte, eta Bekoportalaren
erabilerak adostuko dituzte, besteak beste. Horren ostean, txosten bat osatuko dute, Bermeoko Udalak hurrengo pausoak eman ahal izateko.
Era berean, parte-hartze prozesuaren baitan,
galdeketa orri batzuk ere zabaldu dituzte. Kutxa laranja batzuetan jarri dituztela azaldu du Bermeoko Udalak, eta honako lekuetan aurki daitezke: Gizarte eta Kultura Etxean, udal liburutegian eta Araneko kiroldegian. Galdetegia
sarean ere aurki daiteke, Bermeoko Udalaren webgunean.
Galdetegiaren bitartez, Alde Zaharreko, eta, zehazki, gune horretako beharrak identifikatu gura dituzte; eta, horiek ezagutu ostean, orube eta lokal hori zertara bideratu daitezkeen aztertuko dute herritarrekin batera. «Ondoren, proiektua egin eta lanak martxan jarriko ditugu, erabaki den erabilerari egokituz», esan du Irune Ormaetxea Hirigintza zinegotziak.
Ormaetxeak herritarrak gonbidatu ditu tailerrean parte hartzera eta galdetegia betetzera ere, «denen artean Bekoportalaren etorkizuna definitzeko eta gunea berpizteko».