Sorturen izarra irudikatuz, argazki jendetsua aterako dute Lekeition
Sorturen izar koloretsua irudikatuz, argazkia aterako dute domekan, 12:30ean, Lekeitioko Independentzia plazan, eta ekimen horretan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Zortzi kolore, hamaika aldarrikapen, herri oso bat! lelopean, birfundazio pr...
Suziri bidez egingo da ekimenera jaisteko deia, domeka goizean bertan, eta plazan batuko dira parte hartu nahi duten guztiak. «Gaur egingo den herriko azken herri batzarraren eta zapatuko kongresu nazionalaren osteko ekimena da», jakitera eman dute.
Zerrenda, Galarrenan
Ekimenean parte hartzeko zerrendak zabaldu dituzte Galarrenan. Azaldu dutenez, Sorturen ikurra den izarra osatzen duten koloreetako bat aukeratu behar da, kolore horretako kamisetagaz joateko, eta dagokion zutabean izena jartzea besterik ez da egin behar.
Zerrendaren helburu nagusia antolaketa erraztea dela argi utzi nahi izan dute antolatzaileek. Izan ere, irudiaren tamaina aurreikusi behar dute dena behar bezala antolatzeko. Hala ere, domekako argazkira azaltzeko izena aldez aurretik ematea ez dela beharrezkoa azpimarratu dute. Koloretako kamisetak eta bestelako elementuak ere bertan edukiko dituzte nahi dutenentzat.
«Herritarrei dei egin nahi diegu Euskal Herri koloretsu baterantzako bidea elkarregaz egiteko, asko dugu-eta irabazteko».