Sinadura bilketa hasiko du zapatuan Busturiko Gure Esku Dagok
Apirilaren 2an egin gura duten herri galdeketarako sinadurak batzen hasiko da zapatuan Busturiko Gure Esku Dago herri dinamika.
12:30etik aurrera Axpe auzoan egongo direla azaldu dute. Busturian erroldatutako 16 urtetik gorakoek sinatu ahalko dute erabakitzeko eskubidearen alde.