Gazte Jaia antolatu du Bermeoko Udalak biharko
12 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute udalak biharko antolatu duen Gazte Jaian. 18:00etatik 21:00etara hainbat jarduera edukiko dituzte aukeran, Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.
“Herriko gaztetxoek ondo pasatzeko aukera edukiko dute Gazte Jaian”, esan du Gazteria zinegotzi Juan Karlos Agirrek. Mahai futbol txapelketa egongo da eta musika entzuteko eta zerbait jan eta edateko aukera ere eduki bertaratutakoek. Era berean, “jai dibertigarri horretan” diskoak zozkatuko dituztela esan du Agirrek, eta ustekabe ugari ere egongo direla nabarmendu du.
Gaztetxoen iritziak, beharrizanak eta gustuko dituzten gauzak ezagutu gura dituzte Gazte Jaiaren bitartez. “Hurrengo hilabeteetako Gaztelekuko ekintzak antolatzeko orduan, garrantzitsua da udalarentzat euren ekarpenak kontuan edukitzea”, dio Gazteria zinegotziak. Hala, 12 eta 16 urte bitarteko gazteak gonbidatu ditu parte hartzera, “giro onean ekintza politekin ondo pasatzeko aukera izango dutelako”.