Berdintasun arloko Zirgari Sarietako hautagaitzak aurkeztu daitezke
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta zabaltzeko sarietan lau kategoria daude. Berdintasuneko Foru Arauaren inkesta bete dezakete bizkaitarrekEmakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta bultzatzeko Zirgari Sariak 2017 sarik...
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta zabaltzeko sarietan lau kategoria daude. Berdintasuneko Foru Arauaren inkesta bete dezakete bizkaitarrek
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta bultzatzeko Zirgari Sariak 2017 sariketako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dute Bizkaiko Foru Aldundian eta BBKn.Pertsona, erakunde eta enpresen lana aitortzen duten sari horietarako proposamenak berdintasuna@bizkaia.eus helbide elektronikora bidali behar dira, otsailaren 10era bitartean.
Lau kategoria daude: Ohorezko saria, Emakumeenganako indarkeriaren aurkakoa, Ahalduntzea eta balioen aldaketa eta Erantzukidetasuna eta kontziliazioa.
Ohorezko sariak pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen zein emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako ibilbidea saritzen du.
Aipatu bigarren kategorian, emakumeenganako indarkeriaren kontra egindako lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago sarituko dute.
Beste kategoria bietan balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta sozialaren, eta antolaketa sozial erantzukidearen, denboraren erabilera berrien eta kontziliazio erantzukidearen aldeko lanetan nabarmendu den erakunde bat edo gehiagoren jarduna eskertuko dute.
Martxoan, sari banaketa
Herritarren proposamenak jaso ostean, zortzi kideko epaimahaiak (unibertsitatea, gizarte zibila, erakundeak, enpresak, komunikabideak…) erabakiko ditu saridunak zeintzuk diren. Epaiamahaiburu Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua izango da, eta epaimahaiburuordea Gorka Martinez Salcedo BBKren zuzendaria.
Martxoaren 7an banatuko dituzte sariak. Ohorezko kategoriak ez du sari ekonomikorik, baina beste hiruretako saridunek 6.000 euro jasoko dituzte.
Foru Araua
Beste alde batetik, aldundiaren Bizkaiko Berdintasunerako Foru Arauari buruzko inkesta 1.400 pertsonak baino gehiagok bete dute dagoeneko. Aldundiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan bete beharreko ildo edo printzipioak zein helburuak zehaztuko ditu Foru Arauak.
Behin betiko testua datozen hilabeteetan onartuko dute; aurretik, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz bizkaitarrek dauzkaten iritziak eta proposamenak jasotzen ari dira. Era berean, adituen iritzia ere bilduko dutela jakinarazi dute. Inkesta https://goo.gl/hbYKyc helbidean bete behar da, eta urtarrilaren 31ra arteko epea egongo da horretarako.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea bete behar du arauak, lege hori erreferentziazkoa da-eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Berdintasunerako Foru Arauagaz batera, Bizkaiko Lurralde Historikoaren proiektua egiteko.