Azoka, animalien erakustaldiak, txorizo eta odoloste txapelketak eta askoz gehiago hartzen ditu Mungiak San Antontxutan. Bertsoek ere, esaterako, izaten dute garrantzia jai horietan, bertso saioaren baitan, bertso paper lehiaketako sari banaketa egiten delarik. Eta Mungian ere, Busturialdeak utzi du bere aztarna; XIX. Bertso paper lehiaketako helduen atalean, Gernika-Lumoko Moises Enbeitak jaso baitu hirugarren saria –argazkian, saria jasotzen–.
Hain zuzen, gernikarraren
Oroitzapenak lana saritu dute, eta, horren trukean, dirua eta oroigarria jaso ditu irabazleak