Istripuak saihestu aldera, udalak gatza bota du hainbat lekutan
Eusko Jaurlaritzak muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik iragarri duen abisuagatik, Bermeoko Udalak herriko hainbat lekutan gatza bota du, gertatu ahalko liratekeen istripuak saihestu asmoz.Udalak jakinarazi duenez, atzo goizean hasi ziren ...
Udalak jakinarazi duenez, atzo goizean hasi ziren zerbitzuetako langileak herriko zenbait gune prestatzen. Besteak beste, anbulatorioan eta osasun zentroetan, ikastetxeetan, azokan, zaharren udal egoitzan, Alde zaharrerako sarreretan, kiroldegian eta Taraskan bota zuten gatza; iluntzean, berriz, auzoetan bota zuten Herri Babeseko boluntarioek.
Bermeoko Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak azaldu legez, «Udaltzaingoak egoera zelan dagoen ikusteko jarraipena egingo du, toki bakoitzaren beharrizanak zeintzuk diren jakiteko».
Gatza prebentzio modura botatzen dutela gogorarazi du Ibarrolazak, «izotza balego, herritarrek laprast ez egiteko eta istripuak saihesteko».
Hala, herritarrei kontuz ibiltzeko eskatu die, eta gatza behar den toki arriskutsuren bat ikusten baldin badute, Udaltzaingoari abisua emateko eskatu die, 94-617 91 11 telefono zenbakira deituta.