Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Gernika-Lumon
Burlatan (Nafarroa) urtarrilaren 14an gizon batek emakume bat hil zuela salatzeko elkarretaratzea egin dute Gernika-Lumon.
Asunek Talde Feministak deituta, Merkurion bildu dira 40 bat lagun, Erasorik ez, erantzunik barik! lelopean, hilketa salatzeko.
Salaketa bera egingo dute bihar Bermeon, eta, horretarako, 19:30ean Lamerako harrizko bankuan jarri du hitzordua Sareginek Bermeoko Feministen Sareak.