Hileko kirol ekimenaren baitan, Biking Master saioa egongo da bihar
Hileko kirol ekimenaren baitan, Biking Master saio bat eskainiko du Bermeoko Udal Kirol Patronatuak. Biharko antolatu dute ekimena, 19:30ean, Araneko kiroldegian.Ordu eta erdiko saioa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Horretan, parte-hartzaileek...
Ordu eta erdiko saioa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Horretan, parte-hartzaileek musika erakargarriagaz pedalei eragiteko aukera edukiko dute.
Hileko kirol ekimenaren bitartez, herritarrek kirol jardueraren bat praktikatzeko eta ezagutzeko aukera izatea gura dute. Modu horretan, «herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko eta probatzeko» aukera ere eskaintzen die herritarrei Kirol Patronatuak.
Biharko Biking Master saioan parte hartu gura duten herritarrek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik Araneko kiroldegian izena ematea.