Gernikako atletek lau domina lortu dituzte
Abadiñon jokatu zuten domekan 93. Bizkaiko Kros Txapelketa, eta emaitza onak lotu zituzten Gernika-Lumoko korrikalariek. Euskadiko Txapelketa dute hurrengoa, otsailaren 5ean, SopuertanAbadiñon jokatu zuten domekan 93. Bizkaiko Kros Txapelketa, bakark...
Abadiñon jokatu zuten domekan 93. Bizkaiko Kros Txapelketa, eta emaitza onak lotu zituzten Gernika-Lumoko korrikalariek. Euskadiko Txapelketa dute hurrengoa, otsailaren 5ean, Sopuertan
Abadiñon jokatu zuten domekan 93. Bizkaiko Kros Txapelketa, bakarkako zein taldekako lau kategoriatan: kadeteak, juniorrak, gazteak eta absolutuak. Gernika Atletismo Taldeko korrikalariek ere txapelketan parte hartu zuten, eta dominak eskuratu zituzten. Guztira, Bizkaiko hamazazpi taldek parte hartu zuten txapelketan.Taldekako lehian, gazte mailako neskak hirugarrenak izan ziren sailkapenean, eta mutilen junior eta gazte mailetako korrikalari gernikarrek zilarrezko domina lortu zuten. Beste alde batetik, bakarkako junior kategorian Mikel Goitia gernikarrak brontzezko domina irabazi zuen domekan Abadiñon jokatu zen txapelketan.
Neskak gehituz
Gernika Atletismo Taldeko 26 atletak parte hartu zuten txapelketan, eta egindako lanagaz pozik daudela azaldu dute taldekideek: «Batez ere, nesken mailan lortutako postuagaz oso pozik gaude. Gero eta neska gehiago ditugu taldean, eta bai haiek eta baita mutilek ere oso lan polita egin dute».
Kadete mailan lau neska eta mutil bat lehiatu ziren, gazte mailan zortzi neska eta sei mutil, juniorretan bost mutil eta absolutuetan neska eta mutil bana.
Maila ona
Bizkaiko Txapelketaren ostean, Euskadikoa dute hurrengo erronka, otsailaren 5ean, Sopuertan. Domekan egin legez, Euskadikoan ere maila ona erakustea da haien asmoa: «Prestatzen gabiltza. Espero dugu lesionatuta daudenak ordurako prest egotea. Lan ona egin eta gozatzea da helburua, eta ea Espainiako Txapelketara talderen bat sailkatzea lortzen dugun».
Hain zuzen ere, otsailaren azken asteburuan jokatuko da Espainiakoa; lekua oraindik ez dute zehaztu.