Energia garbien inguruko hitzaldia emango dute gaur, Mutrikun
Mutrikuko EH Bilduk antolatuta, energia garbien inguruko hitzaldia egingo da gaur, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Iragarri dutenez, herritar guztientzat zabalik egongo den bilera irekia izango da.Hitzaldian Goiener (Energia berriztagarrien sorkuntza ...
Hitzaldian Goiener (Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba) eta Barrizar (Energi Zerbitzuen Kooperatiba) kooperatibetako kideek parte hartuko dute, eta nabarmendu dutenez, Mutrikun etorkizunean energiaren inguruan zer egin daitekeen sakontzen hasteko «bidea irekitzea» da hitzaldiaren helburuetako bat.
Bertaratzen direnek energia garbiaren aldeko kontsumoa zer den entzuteko aukera edukiko dute Goienerko Joanes Maizaren eskutik. «Dagoeneko 5.000 bazkide baino gehiago dituen Goiener Kooperatibak eskaintzen dituen aukerak azalduko ditu».
Barrizarko Iñaki Gaztelu, bestalde, Lea-Artibaiko hiruzpalau herritan garatzen ari diren proiektuez ariko da. «Herri bakoitzak dauzkan ezaugarrietatik abiatuz, enpleguaren sustapena eta energia garbiaren ekoizpena uztartu dituzte».