Otsailaren 12an egingo dute hamargarrenera iritsi den
Demikuko mendi martxa. Parte hartzeko asmoa daukaten horiek dagoeneko
zabalik dute izena emateko epea.
Otsailaren 10a baino lehen bidali beharko dute mezu bat
demikumartxa@hotmail.com helbide elektronikora.
Bi ibiltari iazko martxan
Mezu horretan parte hartzaile bakoitzak izen abizenak, herria, NAN zenbakia, gizona ala emakumea den, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta ibilbide luzea edo laburra egingo duen zehaztu beharko du. Izan ere, Demikuko mendi martxan
bi ibilbide egongo dira aukeran:
luzea 25 kilometrokoa eta
laburra 12 kilometrokoa.
Ibilbide
luzean helduek bakarrik parte hartu ahalko dute,
laburrean, berriz,
nagusiez gain, umeek ere parte hartzeko aukera edukiko dute. Parte hartzaile guztiak Demiku auzoko baseliza aurretik aterako dira.
Ibilbide luzea 08:30ean abiatuko da, eta
laburra, berriz, 10:00etan.
Plazak mugatuak izango dira.
300 lagunek egin ahalko dute
ibilbide luzea, eta,
100 lagunek, berriz, laburra.
Kontrol mahaia Demikuko baselizan jarriko dute, eta jaima bat jarriko dutela azaldu dute antolatzaileek, parte-hartzaileek arropak edota motxilak edo bestelakoak utzi nahi izanez gero, horretarako lekua izan dezaten.
Urtero legez,
Demikura autoz ez igoteko eskaera egiten dute antolatzaileek, inguruan leku gutxi baitago autoak aparkatzeko.