Burlatan (Nafarroa) zapatu gauean gizon batek emakume bat hil zuela salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Gernika-Lumon eta Bermeon. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildako bigarren emakumea da.
Gizonak astelehenean adierazi zion poliziari andrea zapatuan ito zuela eta haren gorpua domekan Arga ibaira jaurti zuela. Gizona atxilotuta dago eta bihar deklaratuko du.
Gaur 19:00etan elkartuko dira gernikarrak, eta biharko, ostera, Lameran ordu berean jarri du hitzordua Sareginek Bermeoko Feministen Sareak.
Elkarretaratzeak:
- GERNIKA-LUMO
Gaur. 19:00etan Merkurion, Asunek Talde Feministak deituta.
- BERMEO
Bihar. 19:30ean Lamerako harrizko bankuan, Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta.