Portugaleteko hilketa matxista salatu dute
Erasorik ez! lelopean, joan den asteko martitzenean Portugaleten izandako hilketa matxista gaitzetsi dute Bermeon. Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta, bariku iluntzean egin zuten elkarretaratzea Lamerako harrizko bankuaren aurrean.