Modu horretan,
Bizkaibus zerbitzuaren geltokia berriro ezartzeko eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Bermeoko udal gobernuak onartutako eskaerak, zehazki, honakoa eskatzen du: “Bermeotik Bilbora doazen Bizkaibusek Landabaso industriaguneko geltokian geldialdia egitea beti; eta Bilbotik Bermeora doazenek, berriz, bidaiariek eskatzen dutenean”.
Landabaso industriagunea. Argazkia: Bermeoko Udala
Zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak jakinarazi du
herritarrak sinadurak batzen ibili izan direla geltoki hori berreskuratzeko. Izan ere, s
aihesbidea egiteko lanak hasi aurretik Bizkaibus zerbitzuak geltokia zuen Landabason. Batutako sinadura horiek udalera zein Bizkaiko Foru Aldundira bidali dituzte herritarrek. Eskaera horren aurrean, Bermeoko Udalak “beharrezkoak diren kudeaketak” egin dituela dio Ibarrolazak, eta “era ezberdineko dokumentazioa eskatu dio aldundiari”. Eskatutako dokumentazio guztia jaso ez duten arren, udalak geltoki hori berreskuratzeko eskaera egin dio aldundiari. Are gehiago,
geltoki horretan autobus aterpe bat jartzea eskatzen diotela esan du zerbitzuetako zinegotziak.
“Espero dugu Bizkaiko Foru Aldundiak gure eskaera onartzea, eta ahalik eta arinen aipatu geralekua jartzea. Kontuan izan beharko lukete garraio publikoa erabiltzen duten bermeotarren eskaera bat dela”, azaldu du Ibarrolazak.