Hileko kirol ekimenaren baitan, Biking Master saioa eskainiko dute etzi
19:30ean jarri dute hitzordua, Araneko kiroldegian. Ordu eta erdiko saioa izango dela azaldu dute Bermeoko Kirol Patronatutik. Horretan, parte hartzaileek musika erakargarriarekin pedalei emateko aukera edukiko dute.
Hileko kirol ekimenaren bitartez, «herritarrek kirol jardueraren bat praktikatzeko eta ezagutzeko aukera izatea» gura dute. Modu horretan, «herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko eta probatzeko» aukera ere eskaintzen die herritarrei Kirol Patronatuak.
Egueneko Biking Master saioan parte hartu gura duten herritarrek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik Araneko kiroldegian izena ematea.