Aritz Erkiagak Hiruko Koroa irabazi du, bigarrenez
Aurrelari ispastertarra irabazle nagusia izan da kinilietan. Banakako txapelaren eta binakako aurrelari onenaren tituluaren jabe egin da uda denboraldianAritz Erkiaga aurrelari ispastertarra irabazle nagusia izan da kinieletan (Most Wins), banakako txa...
Aurrelari ispastertarra irabazle nagusia izan da kinilietan. Banakako txapelaren eta binakako aurrelari onenaren tituluaren jabe egin da uda denboraldian
Aritz Erkiaga aurrelari ispastertarra irabazle nagusia izan da kinieletan (Most Wins), banakako txapela lortu (Singles Champion) eta binakako txapelketan (Doubles Championship: Best frontcourt player) aurrelari onenaren tituluaren jabe egin da, Miamiko (Ameriketako Estatu Batuak) frontoian amaitu berri duen udako denboraldian. Titulu horiek guztiek irabazita, hain zuzen ere, bere kirol ibilbideko bigarren Hiruko Koroa irabazi du, bigarren urtez jarraian.Garaipen horiekin guztiekin, gainera, bera izan da Floridako hegoaldean jaun eta jabe; Miamiko Jai Alaiko erregeak 723 kiniela jokatu ditu guztira.
214 kiniela
Ispasterko pilotariak 214 kiniela irabazi ditu Miamiko frontoian. Hala, denboraldian kiniela gehien irabazi dituenaren txapela lortu du. Bigarren sailkatua Eric Irastorza izan da, 161 kinielagaz, eta Joey Cisneros izan da hirugarren, 158 kinielagaz. Julen Bereikua gernikarra, bere aldetik, laugarrena izan da 131 garaipenegaz.
Bakarkako txapelketan, berriz, 25 garaipen lortu ditu Erkiagak. Buruz buruko txapelketan Cisneros izan da bere aurkaririk handiena, baina mexikarrak 16 kiniela irabazi ditu. Bereikua izan da hirugarren, 13 garaipenegaz.
Binakako txapelketan, azkenik, bi sari banatzen dira: aurrelari eta atzelari onena. Erkiagak aurreralarien titulua irabazi du, 20 puntugaz. Jabi Salaberria puntista markina-xemeindarrak baino bi garaipen gehiago lortu ditu Isparteko puntistak. Hirugarrena Angel Egea izan da, 13 garaipen lortuta. Eric Irastorza, bere aldetik, txapelketako atzelaririk onena izan da; lapurtarrak hemeretzi garaipen lortu ditu. Bigarren Ricardo Ruiz geratu da (hamazazpi kiniela), eta hirugarrena Iñaki Aldazabal markina-xemeindarra izan da (hamahiru kiniela).