Angelita Burgoa: «Gizatasun pixka bat eskatzen dut»
Angelita Burgoa larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre ondarrutarraren amak zapatuko manifestazio hasieran Hamaika telebistan jasotako testigantzaren arabera, bertara atxikitu ez ziren alderdi politikoei «gizatasun pixka bat» eskatu zien; «ez dut ...
«Pertsonak helburu direla esaten dutenek euren berezitasunak alde batera laga, eta egun bategatik, esfortzu txiki bat egin beharko lukete giza eskubideak eta errespetua eskatzeko. Nire ustez, hona ez etorrita Espainiar Estatua oso pozik lagatzen dute».
Zapatuko manifestazioa «pozik eta emozionatuta» bizi izan zuela adierazi zuen Burgoak. «Urtero izaten da berezia, baina gaur inoiz baino bereziagoa ari da izaten, nire ustez». Eta manifestazioan parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman zizkien.
Eguraldi desatsegina egin bazuen ere, jende uholdea batu zen zapatuan Bilboko kaleetan. Dozenaka mila lagunek erantzun zioten Sare Herritarrak egindako deialdiari; antolakuntzako iturriek agertukoaren arabera, 78.000 pertsona manifestatu ziren, Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoal Euskal Herrira lelopean.
Ibilbide osoan ehunka Salatzen dut hatz erakusle ikusi ziren, eta amaiera ekitaldian Nerea Alias eta Andoni Aizpuruk irakurri zuten agirian ere salaketa izan zen nagusi.
Elkarlanerako eta esperantzarako mezua igorri du Sare-k. «Erakustaldi honek izan dezala bihar ere jarraipena; bihar eta etzi, urteko egun guztietan, lortu nahi ditugun helburuek merezi dute eta».