Ibarrangelu-Gernika mendi irteera egingo du Goi Zalek domekan
Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak Ibarrangelu-Gernika arteko mendi irteera egingo domekan, urtarrilaren 22an. Lau orduko ibilbidea egingo dute, eta 09:00etan aterako dira, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Irteera doanekoa da, baina izena eman behar da, Goi Zaleren lokalean (astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:30era). Izena emateko azken eguna urtarrilaren 19a izango da.