Olioa birziklatzeko edukiontzi berri bat jarri du Bermeoko Udalak
Bermeoko Udalak olioa birziklatzeko edukiontzi berri bat jarri du. Landabaso poligonoan dagoen BM supermerkatuan jarri dute edukiontzia, hain zuzen ere; plastikozko edukiontzi laranja bat da supermerkatuan aurkitu daitekeena.Birziklatzeko «erraztasuna...
Birziklatzeko «erraztasunak» ematea da helburua. Hala, edukiontzia supermerkatuan jarrita, «erosketak egitera doazen pertsonek bidaia aprobetxatu dezakete etxeko olio zikina birziklatzeko», esan du Bermeoko Udaleko Ingurumen zinegotzi Irune Ormaetxeak.
Bermeoko Udalak orain dela bost urte jarri zuen martxan olio zikina batzeko zerbitzua, Rafrinor SL enpresaren laguntzagaz. Ordutik, hamar edukiontzi jarri dituztela adierazi dute, herriko leku estrategikoetan, «herritarrek eskura edukitzeko eta edozein momentuan erabili ahal izateko».
Urtean, 11.000 kilo
Olio zikina batzeko zerbitzuaren bitartez, urtean, 11.000 kilo olio zikin inguru batzen dituztela esan du Ormaetxeak: «Biodiesela ekoizteko material baliogarri bat berreskuratzeaz gain, udalerrian sortutako ur zikinen tratamendua erraztea ere lortu da».
Emaitzak, hala ere, hobetu daitezkeela uste du ingurumen zinegotziak. Horregatik, beste udalerri batzuetako esperientziaz baliatuta, BM supermerkatuan plastikozko edukiontzia jartzea erabaki dute, «proiektu pilotu» modura.