GED-k gutxieneko sinadura kopurua lortu du Mutrikun eta Lea-Artibain
4.432 herritarrek eman diote babesa galdeketari. Lea-Artibain otsaila erdira arte jarraituko dute babesa jasotzen. Mutrikun atzo amaitu zuten kanpainaMaiatzaren 7an egingo dute herri galdeketa Lea-Artibain eta Mutrikun. Eta Gure Esku Dago galdeketa egi...
4.432 herritarrek eman diote babesa galdeketari. Lea-Artibain otsaila erdira arte jarraituko dute babesa jasotzen. Mutrikun atzo amaitu zuten kanpaina
Maiatzaren 7an egingo dute herri galdeketa Lea-Artibain eta Mutrikun. Eta Gure Esku Dago galdeketa egiteko gutxieneko sinadurak batzen ibili da herriz herri. Zapatura arteko datuen arabera, Amoroton eta Munitibarren izan ezik (oraindik ez dute sinadura bilketa hasi), gainerako herriek gutxieneko sinadurak lortu dituztela jakitera eman dute herri dinamikek. Guztira, 4.432 herritarrek eman diote babesa galdeketari (2.922 behar ziren).Bi hilabete sinadurak batzen egon ondoren, Mutrikun atzo amaitu zuten kanpaina. Lea-Artibaiko herrietan, berriz, otsailera arte jarraituko dute babesa handitzen. «Otsailaren erdialdera arte, sinadurak batzeko aukera gehiago eskainiko ditugu herrietan. Helburua da ahalik eta sinadura gehien lortzea, eta, ondorioz, herritar guztiei sinatzeko esan nahi diegu».
Astean hirutan
Kalean hainbat bilketa egin eta gero, Ondarroako herri dinamikak Kantoipen duen lokalean jarraituko du kanpainagaz.
Otsailaren 10a bitartean, astelehenero, eguaztenero eta barikuro atxikipenak batzen egongo dira, 12:00etatik 14:00etara.
Nabarmendu dutenez, gutxiengo kopurua lortu bada ere babesa batzen jarraituko dute. «Beste herrietan zenbat eta sinadura gehiago lortu, herri galdeketa egiterako orduan ere, datuak bat etorri dira. Hau da, sinadura gehiago batu diren herrietan, gero herri galdeketan jende gehiago joan da bozkatzera».