Ekonomia feministaren inguruko ikastaroa hasiko da gaur, Etxelilan
Ekonomia feminista. Bizitza eta kapitalaren arteko gatazka bistaratzen ikastaroaren lehengo saioa egingo da gaur, 17:00etatik 21:00etara, Ondarroako Etxelilan. Bigarren eta azken saioa hilaren 21ean izango da, 10:00etatik 14:00etara.Ikastaroa Udal Berd...
Ikastaroa Udal Berdintasun Kontseiluak eta Etxelilak elkarlanean antolatu dute, eta euskaraz izango dela jakitera eman dute. «Generoak duen dimentsio sozio-ekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen diren ikusiko dugu». Besteak beste, bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausoak emateko tailerra dela iragarri dute.
Lekeitioko Uzuri Aboitiz Hidalgo antropologoa, Emagin elkarteko kide eta ekonomia feministan aditua izango da hizlaria. Aurreratu dutenez, tailerrak bakarkako ariketa praktikoak, taldeko ariketak eta eztabaidak bilduko ditu.