Gure Esku Dago-k mahai ingurua antolatu du domekarako
Iñaki Zarraoak eta Karmelo Landak parte hartuko dute Bermeoko Gure Esku Dago-k (GED) domekarako antolatu duen mahai inguruan. Interesa duten horiek guztiek 12:00etan egon beharko dute Nestor Basterretxea aretoan. Ana Tere Bengoetxeak aurkeztuko du age...
Domekako agerraldian, gainera, bozketa eguna aurkeztuko dutela azaldu dute, eta hurrengo ekitaldien berri ere emango dute. Era berean, sinadurak ere batuko dituzte. Azaroaren amai- eran hasi zuten erabakitzeko eskubidearen alde sinadurak batzeko kanpaina Bermeon. Ordutik, kalera atera dira, ahalik-eta sinadura gehienak batu asmoz. 1.800 sinadura lortu behar dituzte, eta 820 sinadura badituzte honez gero. Bermeon erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek sinatu ahal dute erabakitzeko eskubidearen alde.
Bermeoko Udalak bat egin du GED-k domekarako antolatu duen ekitaldiagaz, eta herritarrak gonbidatu dituzte, parte hartzera eta sinadura ematera.