Arrantzalean Museoak
familian egiteko tailerra antolatu du
zapaturako. Hilabete honetako tailerrean, parte hartzaileek Bermeoko portua aztertuko dutela jakinarazi dute.
Familia tailerra, Arrantzaleen Museoan. Argazkia: Arrantzaleen Museoa
Jose Maria Uzelai margolariak Bermeoko portua irudikatu zuen artelan erraldoi batean. Artelan hori oinarri hartuta,
umeek eta gurasoek lehengo Bermeo nolakoa izan zen aztertuko dute. Ondoren,
eskulan berezi bat egiteko aukera edukiko dutela azaldu dute Arrantzaleen Museotik.
Ohi legez,
lau urtetik gorako umeek parte hartu ahal dute,
familiako arduradun bategaz.
16:30ean ipini dute hitzordua, Arrantzaleen Museoan eta sarrera
doanekoa da.
Hala ere, parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute
aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena edota
arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.