Hilaren 16tik 31ra jasoko ahalko da TAO zerbitzuko txartela
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, TAO zerbitzuko txartela batzeko epea urtarrilaren 16an zabalduko dute, eta ordainketa helbideratuta daukaten egoiliarrek hilaren 31ra arte izango dute aurtengo txartelak jasotzeko aukera TAO z...
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, TAO zerbitzuko txartela batzeko epea urtarrilaren 16an zabalduko dute, eta ordainketa helbideratuta daukaten egoiliarrek hilaren 31ra arte izango dute aurtengo txartelak jasotzeko aukera TAO zerbitzuak Gernika-Lumoko Iñigo Lopez de Haro kaleko 6. zenbakian daukan bulegoan. Era berean, udalak jakinarazi du otsailaren 1ean hasiko direla isunak jartzen TAO guneren batean ibilgailua aparkatu eta txartela bistara ez edukitzeagatik.