Gernika RTk etxean lehiatuko du Amaiur Torneoko azken saioa
ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeak etxean lehiatuko du bihar arratsaldean Amaiur Torneoaren azken jardunaldia, Durango Nissan Gaursa RTren kontra. 19:00etan hasiko da partida. Amaiur Torneoa amaitu ostean, emakumezkoen errugbi taldeek datorren astean ek...
ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeak etxean lehiatuko du bihar arratsaldean Amaiur Torneoaren azken jardunaldia, Durango Nissan Gaursa RTren kontra. 19:00etan hasiko da partida. Amaiur Torneoa amaitu ostean, emakumezkoen errugbi taldeek datorren astean ekingo diote Euskal Ligari, eta basurdeek ordiziarrak izango dituzte aurkari lehenengo jardunaldian.