Etzi Alamedan batuko dira lur jausiaren kaltetuak
GIZARTEA // Saiñazio Mendi Azpixan gestorak deituta, etzi, 12:30ean, elkarretaratzea egingo da Alamedan. San Inazio kaleko etxeetatik, lokaletatik eta lurretatik kanpora hamar hilabete daramatzatela gogorarazteko egingo dute agerraldia, hain zuzen ere...
GIZARTEA // Saiñazio Mendi Azpixan gestorak deituta, etzi, 12:30ean, elkarretaratzea egingo da Alamedan. San Inazio kaleko etxeetatik, lokaletatik eta lurretatik kanpora hamar hilabete daramatzatela gogorarazteko egingo dute agerraldia, hain zuzen ere. Gestorako kideek gainera, lepoko gorriekin etortzeko deia egin diete herritarrei.