Alde Zaharreko zenbait kale itxiko dituzte astelehenetik aurrera
Bermeoko Alde Zaharreko zenbait kaletan lanak egin behar dituztela eta, zenbait kale zirkulaziora itxita egongo direla jakinarazi du Bermeoko Udalak. Hain zuzen ere, Arana Goiri tar Sabinen enparantza, Nardiz tar Jon kalea (Etxebarri tar Kresentzi eta ...
Kale horiek itxita egongo direnez, zirkulazio aldaketak egin beharko dituztela azaldu dute. Diotenez, aldizkako zirkulazio aldaketa horien berri emateko seinaleak jarriko dituzte.
Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, lauzak, isurbideak eta espaloiak konpontzeko lanak egingo dituzte hiru kale horietan.