Foruak ere apirilaren 2an egingo du galdeketa
Foruko Gure Esku Dago ekimenak ere herri galdeketa egingo du apirilean. Hala erabaki zuten abenduaren 30ean egin zuten herri batzarrean.Aipatu herri batzarrean 45 lagun inguru batu zirela adierazi dute, eta aho batez erabaki zuten Bermeo, Gernika-Lumo,...
Aipatu herri batzarrean 45 lagun inguru batu zirela adierazi dute, eta aho batez erabaki zuten Bermeo, Gernika-Lumo, Busturia, Ea, Ajangiz eta Kanalagaz batera herri galdeketa egitea. Hain zuzen, apirilaren 2an egingo dute galdeketa.
Modu horretan, galdeketa egin bitartean, Foruko Gure Esku Dago ekimena galdeketa antolatzen ibiliko da «buru-belarri». Horretarako, jakinarazi dutenez, lantalde eragile bat osatuko dute.
Parte hartzeko deia
Foruko GED-k herritar guztiei dei egiten die galdeketa egin bitartean antolatuko diren lantaldeetan eta ekintzetan parte har dezaten.