Busturialdera ere heldu dira hiru Errege Magoak. Trenez edo itsasontziz, ume eta nagusien harrera izan dute hainbat herritan. Meltxor, Gaspar eta Baltasarren zain zeuden zenbiat azken orduko eskariak egiteko ere aprobetxatu dute hiru Errege Magoen bisita.
Bihar, Erregeen etorrera kantatzera aterako dira umeak Gernika-Lumon. Usadioari jarraituz, urtero legez,
Erregiak datoz abesteko deialdia egin dute Elai-Alai dantzari taldeak eta Gazteak Kultur elkarteak. 12.30ean batuko dira, Pasealekuko frontoian.
Kabalgaten argazkiak ikusgai,
galerian.