Ume zein nagusi batu ditu Gabonetako azoka bereziak
Gabon giroan murgildu zen zapatuan Bermeoko merkatu plaza. Kantu eta musikaz lagunduta, Gabonetako azoka berezia egin zuten. Ume, heldu zein nagusiak bildu ziren bertan.Umeek Olentzerogaz egoteko aukera eduki zuten, eta tailerretan ere parte hartu zute...
Umeek Olentzerogaz egoteko aukera eduki zuten, eta tailerretan ere parte hartu zuten. Nagusiek, berriz, 30 saltokitan lehen mailako produktuak erosi ahal izan zituzten, eta giroaz gozatzeko ere aprobetxatu zuten.
Halaber, sukaldean hobeto aritzen laguntzeko erakustaldiak egin zituzten, Gabonetako menuak prestatuz.