Karakol txapelketak lehiatu dituzte Gernikan eta Mundakan
Zapatuan Mundakan eta domekan Gernika-Lumon, karakol txapelketak egin zituzten. Euskadiko txapelketa izan zen Gernikakoa, eta, guztira, 78 kazola aurkeztu zituzten. Denen artean, El Zamorano kazola nagusitu zen. Herriko saria, berriz, Noemi Martineri e...
Mundakan, bestalde, bost kazola aurkeztu zituzten Txilipetxeruek elkarteak antolatutako lehenengo karakol txapelketara, eta epaimahaiaren arabera, Urko Leibarrek egindako karakolak izan ziren gozoenak.
Bigarren saria jaso zuen Gorka Anasagastik eta baita saltsa gozoenarena ere. Hirugarrena 5.zenbakidun kazolak jaso zuen; laugarrena 1 zenbakiak eta bosgarrena 4 zenbakiak.
Parte hartzaileen artean, maila «oso ona» egon zela azaldu dute epaimahaikideek.
Mundakan lehen egiten zen karakol txapelketa berreskuratu gura izan dute aurten Txilipetxeruek. Diotenez, orain dela zazpi urte egin zen txapelketa azkenekoz. Aipatu txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa agertu dute.