Organikoa birziklatzeko materiala banatzen ari dira Mutrikun
Eguaztena da materiala eskuratzeko azken eguna. Edukiontzi grisak urtarrilean ipiniko dituzte. Organikorako poltsak eskuratzeko bi makina ipiniko dituzteAstelehenean hasi ziren organikoa birziklatzeko ontzi marroiak banatzen Mutrikun. Eta datorren aste...
Eguaztena da materiala eskuratzeko azken eguna. Edukiontzi grisak urtarrilean ipiniko dituzte. Organikorako poltsak eskuratzeko bi makina ipiniko dituzte
Astelehenean hasi ziren organikoa birziklatzeko ontzi marroiak banatzen Mutrikun. Eta datorren asteko eguaztenera arte, herritarrek Konde kaleko bulegotik pasatu eta euren txartela eta ontzia eskuratu ahalko dituzte. Gainera, ontzi marroia jasotzeaz batera, arduradunek organikora zer bota behar den eta zer ez azaltzen diete herritarrei; organikoa birziklatzeko poltsa bereziak ere ematen dizkiete.Horrez gain, zabor guztia nola birziklatu behar den azaltzen duen liburuxka ere jasotzen dute herritarrek.
Bulegoko arduradunek jakitera eman dutenez, organikoa bota behar den edukiontzi marroiak ipinita daude Mutrikuko kaleetan. «Baina urtarrilera arte, betiko edukiontzia ez da kenduko; errefuxa botatzeko edukiontzi grisak ere urtarrilean ipiniko dituzte». Urtarrilera arte, beraz, herritarrek errefuxa berdera bota beharko dute.
Organikorako poltsak, doan
Beste alde batetik, etxean organikoa batzeko poltsa bereziak doan eskuratu ahalko dituzte herritarrek. «Fondaberriko aparkalekuaren aldamenean eta Merkatu Plaza aldamenean poltsak doan eskuratzeko makinak ipiniko dira; txartel jabe bakoitzak hilean behin atera ahalko ditu poltsak makinatik. 30 poltsa datoz batera».