Ondarroako musika eskolako ikasleek bi saio eskainiko dituzte gaur
Ondarroako Unanue udal musika eskolako ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte gaur. Saio bat musika eskolan bertan izango da, eta beste bat Artibai egoitzan. Bi emanaldiak ordu berean izango dira: 19:00etan.Alde batetik, musika eskolako konbo ezberdine...
Alde batetik, musika eskolako konbo ezberdinek pop-rock emanaldia eskainiko dute. Saio hori musika eskolako areto nagusian izango da.
Bestalde, trikitixa emanaldia ere eskainiko dute ikasleek. Hori, baina, Artibai egoitzan izango dela jakitera eman dute musika eskolaren arduradunek.