Mutrikuko IV. Kirol Galan lau sari banatuko dituzte gaur
Kirolari onenaren, talde onenaren, ibilbide onenaren eta aipamen bereziaren sariak banatuko dituzte udaletxean. Aurten ez dute mahai ingururik egingoMutrikuko Udalak antolatuta, IV. Kirol gala egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto na...
Kirolari onenaren, talde onenaren, ibilbide onenaren eta aipamen bereziaren sariak banatuko dituzte udaletxean. Aurten ez dute mahai ingururik egingo
Mutrikuko Udalak antolatuta, IV. Kirol gala egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Udal iturriek gaineratu dutenez, ekitaldia irekia izango da. «Herritar guztiak daude bertara gonbidatuta».Ekitaldian, ohi modura, lau sari banatuko dira, 2015-2016 denboraldia kontuan hartuta: kirolari onena, talde onena, ibilbide onenaren saria eta aipamen bereziaren saria.
Ekitaldiarekin, hain zuzen ere, kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi dizkiete sari baten bitartez.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Kirol Gala aurten sari banaketarekin hasiko dira zuzenean; ez da mahai ingururik egongo. Sari banaketa egin ondoren, bestalde, otordu txikia egongo da bertaratzen direnentzat.