MRK Gaua eta Huntza taldearen kontzertua dakartza Abendurockek
Bihar 22:30ean izango dira kontzertuak. Domekan 'Kraussk: errepide zikin honetan' dokumentala proiektatuko dute. Gaztetxean egingo dira astebururako antolaturiko ekintza denakMutrikuko Rock Kolektiboak (MRK) antolatutako Abendurock jaialdiak MRK Gaua, ...
Bihar 22:30ean izango dira kontzertuak. Domekan ‘Kraussk: errepide zikin honetan’ dokumentala proiektatuko dute. Gaztetxean egingo dira astebururako antolaturiko ekintza denak
Mutrikuko Rock Kolektiboak (MRK) antolatutako Abendurock jaialdiak MRK Gaua, Huntza talde ospetsuaren kontzertua eta Kraussk musika taldearen inguruko dokumentala dakartza asteburuan. Ekintza guztiak Gaztetxean izango dira.Kontzertuak egingo dira lehendabizi. Bihar 22:30ean hasita, Mutrikuko Rock Kolektiboko kide direnak eta Huntza taldekoak igoko dira Gaztetxeko oholtzara. Beraz, biharko kontzertuetan herritarrak eta azken hilabeteetan Euskal Herri osoan aski ezagunak bihurtu diren taldeko musikariak izango dira protagonista.
Datorrenerako, Eraso!
Biharkoa egin eta gero, domekan Kraussk musika taldearen inguruko Kraussk: errepide zikin honetan dokumentala ikusteko aukera egongo da. Ordua 19:00etan jarri dute Gaztetxean.
Bi ekintza horiek eginda, Abendurock jaialdiaren azken ekintza egingo da datorren asteko barikuan. Horretan, herritarrek Eraso! taldearen kontzertuagaz gozatzeko aukera edukiko dute.