Goma Gaineko Txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar
300 eta 260 kiloetako Goma Gaineko Euskadiko Txapelketaren finalak Kortezubin lehiatuko dituzte. Etzi goizean Bizkaiko Txapelketa hasiko dute LaukizenGoma Gaineko Euskadiko 4x4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako finalak jokatuko dituzte bihar...
300 eta 260 kiloetako Goma Gaineko Euskadiko Txapelketaren finalak Kortezubin lehiatuko dituzte. Etzi goizean Bizkaiko Txapelketa hasiko dute Laukizen
Goma Gaineko Euskadiko 4×4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako finalak jokatuko dituzte bihar, 17:00etan hasita, Kortezubin.Gizonezkoen 300 kiloko kategorian Muruetako bi taldeak egongo dira, eta horiekin batera, Beti Gazteko bi taldeek, Ibarra Ak eta Ustarizko Gazteriak lehiatuko dute finala.
Emakumezkoen 260 kiloko kategorian, berriz, Badaiotz, Berriozar, Bizindar, Ibarra, Txantrea eta Ustaritzeko Gazteria taldeek lortu dute sailkatzea.
Aurretik Artziniegan eta Asteasun jokatu zituzten jardunaldietan puntuazio gehien bildu zuten taldeak sailkatu dira biharko azken saiora. Hain zuzen ere, hilaren 4an lehiatu zuten bigarren jardunaldian Beti Gazte izan zen bi multzoetako onena. A multzoan bigarren sailkatu zen Murueta A, Berriozar eta Ibarra Agaz batera. B multzoan, ostera, hirugarren geratu zen Murueta B.
Azaroaren 26an izan zuten lehen jardunaldian, bigarren sailkatu ziren muruetarrak. Ibarra A izan zen A multzoko onena, eta B multzoan, ostera, Beti Gazte nagusitu zen.
Bizkaikoa, etzi
Beste alde batetik, 640 kiloko Bizkaiko Sokatira Txapelketaren lehia domekan hasiko dute Laukizen.
11:30ean hasiko da saioa, baina 10:00etatik aurrera egingo dituzte pisaketak.