Gazteen lokal batek su hartu du Kaleandin
Kaleandiko lokal batek su hartu zuen atzo, 11:30ak aldera. Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gazte batzuek Kaleandin duten lokal bateko sofak hartu zuen su. Sutea zerk sortu zuen ikertzen ari badira ere, suhiltzaileek uste dute piztutako zi...

Kaleandiko lokal batek su hartu zuen atzo, 11:30ak aldera. Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gazte batzuek Kaleandin duten lokal bateko sofak hartu zuen su. Sutea zerk sortu zuen ikertzen ari badira ere, suhiltzaileek uste dute piztutako zigarro-punta batek eragin zuela. Jakitera eman dutenez, astelehenean udal teknikariak joango dira kalteak ikuskatzera.