Euskadiko karakol txapelketa egingo dute domekan, Gernikako plazan
10:00etan emango diote hasiera txapelketari. Etxean egindako kazolak 12:00etan aurkeztu beharko dira, eta plazan prestatutakoak 12:30eanGernika-Lumoko merkatu plazak Euskadiko40. Karakol txapelketa hartuko du domekan. Ohi bezala, Gabonen bezperan eging...
10:00etan emango diote hasiera txapelketari. Etxean egindako kazolak 12:00etan aurkeztu beharko dira, eta plazan prestatutakoak 12:30ean
Gernika-Lumoko merkatu plazak Euskadiko40. Karakol txapelketa hartuko du domekan. Ohi bezala, Gabonen bezperan egingo dute aurten ere lehiaketa gastronomiko hori.10.00etan emango diote hasiera txapelketari. Kazolak lehiaketara aurkeztu ahal izateko, bakoitzak, gutxienez, bi kilo karakol izan beharko ditu.
Etxean prestatutako kazolak 12:00etan aurkeztu beharko dira, epaileek dastatu ahal izateko. Merkatu plazan prestatzen dituztenak, aldiz, 12:30ean aurkeztu beharko dituzte epaileen aurrera. Lehiaketara aurkeztutako ontziak buztinezkoak izan behar dute.