Apaingarriak egiteko batu dira Gurasolagunak
Gurasoen eta seme-alaben arteko euskarazko igorpena indartu eta gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasuna indartzea du helburu Gurasolagunek. Hori guztia praktikan jartzeko, ikasturteko lehengo hitzordua izan zuten he...

Gurasoen eta seme-alaben arteko euskarazko igorpena indartu eta gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasuna indartzea du helburu Gurasolagunek. Hori guztia praktikan jartzeko, ikasturteko lehengo hitzordua izan zuten herenegun Bermeoko gurasolagunek. Nagusi eta umeen artean, 15 lagun inguru batu ziren Euskal Gunean. Montse Alonsoren laguntzagaz, Gabonetako apaingarriak egiten ibili ziren.