600
Otxandion hasi eta Iruñean bukatu bitartean, 20. Korrikako furgonetako bozgorailuetatik gehien entzungo den abestia izango da Zirkorrika. Eta abestia eta bideoklipa eguaztenean aurkeztu zituzten Iruñeako Kondestable jauregian. 24 ordutan, bideoklip o...
Xabier Zabala Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea da musikaren egilea, eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrak idatzi du letra. Osterantzean, musikari ezagunek hartu dute parte grabaketan. Hona hemen parte hartu dutenen zerrenda: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean.
AEK-ko arduradunek eta parte hartzaileek aurkezpenean azaldu zutenez, Zirkorrika abestiak doinu balkanikoak gogora ekartzen ditu. «Abesti bizia eta alaia da».