'Ziberbullying'-a prebenitzeko ikastaroa emango dute bihar, Etxebarrian
Ertzaintzaren Kanpo Harremanetarako Prebentzio Zerbitzuko arduradunen eskutik, ziberbullying-aren inguruko hitzaldia egongo da bihar, Etxebarrian. Manuela Zubizarreta ikastetxean 16:00etan hasiko da ekitaldia.Umeek zein nerabeek askotariko sare sozial...
Umeek zein nerabeek askotariko sare sozialetan jasaten duten bullying-a aztertuko dute, eta, besteak beste, zenbait aholku eman, eta prebentzio neurriak azalduko dizkiete bertaratzen direnei.
Batik bat gurasoei zuzendutako hitzaldia da, baina hezitzaile zein gainontzeko herritarrentzat ere interesgarria izango dela jakitera eman dute.
Ertzaintzaren Kanpo Harremanetarako Prebentzio Zerbitzuak askotariko hitzaldiak ematen ditu guraso zein ikasleen artean.