Natxituko Bolatokia konpontzen ari dira
Azken asteotan Eako Natxitua auzoko Bolatokia konpontzen ari da udala. Esate baterako, dagoeneko teila berriak ipini dituzte, eta barrukaldean ere zenbait konponketa egiten dabiltza langileak. Lanen ondorioz, bolatokiaren aurrealdean orain arte egon de...

Azken asteotan Eako Natxitua auzoko Bolatokia konpontzen ari da udala. Esate baterako, dagoeneko teila berriak ipini dituzte, eta barrukaldean ere zenbait konponketa egiten dabiltza langileak. Lanen ondorioz, bolatokiaren aurrealdean orain arte egon den autobus geltokia lekualdatu egin dute. Hain zuzen ere, lanek iraun bitartean elizaren parean jarri dute autobus geltokia.