MDK Swim proba solidarioa izango da datorren urtean
Asteon jakitera eman dutenez, MDK Swim itsas zeharkaldia proba solidarioa izango da 2017an.
Hain zuzen ere, Deporte sin barreras fundaziora bideratuko dute izen emateetatik lortzen duten diruaren zati bat. Zehatz esateko, izen emate bakoitzetik bost euro emango dizkiotei.
Aipatu fundazioak menpekotasun fisiko edota psikologikoak dituzten pertsonek kirola praktikatzeko aukera izan dezaten lan egiten du.
350 igerilarirentzat lekua
2.500 m-ko itsas zeharkaldia ekainaren 11an lehiatuko dute Bermeo eta Mundaka artean. 350 igerilarik parte hartu ahalko dute, eta izen ematea datorren urte hasieran zabalduko dute.