Idoia Sagastizabalek diputatu kargua hartu du
Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea lekeitiarrak herenegun hartu zuen kargua Espainiako Diputatuen Kongresuan. «Legeak hala aginduta», konstituzioa obedituko duela esanaz hartu zuen kargua, martitzeneko plenoaren hasieran.Lekeitiarrak Pedro Azpiazu ...
Lekeitiarrak Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburua ordezkatuko du, Euzkadi Buru Batzarrak eta Bizkai Buru Batzarrak proposatutako izendapena onartu eta gero. Jeltzaleen bozeramailea izango da Kongresuko hurrengo batzordeetan: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuna; Ogasuna eta Funtzio Publikoa; Energia, Turismo eta Angenda Digitala eta Aurrekontuak batzordeetan, hain zuzen ere.
Sagastizabal, bestalde, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko jeltzaleen zerrendan zazpigarrena izan zen, ekainaren 26ko hauteskundeetan, «Bizkai Buru Batzarrak profil ekonomikoa bilatzen zuelako eta beste baldintza personal eta profesionalek eragin dute zerrendan gorago zeudenek (Pilar Ardanza, Javier Aldamiz-Etxebarria eta Joseba Escribano) karguari uko egitea».
Diputatua Zuzenbidean lizentziaduna da, eta masterra du Enpresen Kudeaketan eta Administrazioan. Bizkai Buru Batzarreko burukidea ere bada Lea-Artibaiko burukide kargua ere izan du eta Bizkaiko jeltzaleen exekutiboan arlo ekonomikoaz arduratu izan da orain arte. «Kargu hori utzi behar izan du, talde jeltzalearen Estatutuen arabera funtzio berriagaz bateraezina delako».